TXIPIROIAK BERE TINTAN

Osagaiak :
  - Txipiroi txiki kilo bat
  - 2 tinta poltsa
  - Tipula bat
  - 2 tomate
  - Ardo zuria
  - Irina
  - Ogi xigortuta
  - Gatza
  - Oliba olioa

Elaborazioa : 

Txipiroiak garbitu ondoren, tentakuluak gorputzean sartu, irinaz
estali eta frijitu. Zartagin batean tipula eta tomate xehatuta
jarri. Minutu batzuen ondoren irina eta ogi xigortu pixka bat bota
xigortu arte. Ur pixka bat eta ardo zuri kopa bat erantsi. Argaltzen
utzi eta saltsa pure-egiteko tresnatik pasa.

Saltsa hau tintarekin nahastu, lehendik ura bota delarik. Buztin ontzi
batean jarritako txipiroien gainean bota eta su moderatuan jarri
saltsa loditu arte.
